Gaur eguerdian sua piztu da Urduñako Alde Zaharreko ostalaritza establezimendu batean. Ez da zauriturik egon, baina suhiltzaileek inguruko etxebizitzak hustu dituzte, arriskuak ekiditeko.
Antza, tabernako sukaldean gertatu da istripua eta ordubetean arazoa guztiz konpondu dute larrialdi zerbitzuek. 13:30ean normaltasuna itzuli da hirira.