Dozenaka lagun batu zituen larunbatean Urduñako Gazte Egunaren 23. edizioak. Umeentzako jolasekin eta grafiti tailerrarekin abiatu zuten eguna, Foru Plazan. Trikipoteoa abiatu zuten eguerdian, eta bazkaria egin zuten ondoren, musika jartzaileek girotuta.
Arratsaldean, aldiz, bingo musikatua egin zuten gazteek, eta ekitaldiarekin eta kontzertuekin eman zioten amaiera egitarauari.
"Indaberrituta" iritsi da Gazte Asanblada aurtengo Gazte Egunera, bertako kideek azaldu dutenez. Gaur egun 20-25 kide biltzen dira bertan, eta hainbat ekintza dituzte eskuartean. Gazte Eguna igarota, Otxomaioei begira jarri dira gazteak:
Argazkiak: Urduñako Gazte Asanblada eta Txabi Alvarado Bañares