Eraso matxistak gertatu ziren otxomaioetan, Udalak salatu duenez

Erredakzioa 2024ko mai. 14a, 15:45

Aiarandreen Taupadak batukadak jo zuen Urduñan larunbatean. / Aiaraldea.eus

Tokiko erakundeak azaldu du ez duela elkarretaratzerik deituko erasotuen nahia delako.

Urduñako Udalak oharra zabaldu du aipatzeko eraso matxistak gertatu direla Otxomaio jaietan. Erakundeak argitu du ez duela gaitzespen mobilizaziorik deituko, erasoak jasan dituzten pertsonek ez dutelako nahi izan, "uste baitute horrelako ekitaldi batek ez diela lagunduko beren sendatze-prozesuan". Hala ere, erabaki hori berrikusteko aukera izango dute etorkizunean.

Dena den, Udalak berak azaldu du maiatzaren 12an 03:45ean, DJ Varroren emanaldia bi minutuz eten zela gertakariak salatzeko.

Gauzak horrela, Urduñako Udalak gaitzespenik irmoena eta indartsuena adierazi du, "baita biktimekiko eta haien inguruarekiko babesa eta hurbiltasuna ere, eskatzen dituzten baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak haien eskura jarriz eta haien interesei eragiten dien informazio guztia dutela bermatuz".

Halaber, erakundeak azaldu du kasuen berri izan duen lehen unetik aktibatu duela koordinazio-prozedura indarkeria sexista pairatu duten emakume guztien prebentzioan eta arretan hobetzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide