Gaur 18:00etan izango da maiatzeko udalbatza Urduñan eta EH Bilduk deia zabaldu du herritarren artean, bilkurara joan daitezen Palestinako ikurrarekin.
Koalizioak salatu du pasa den astean Gernika-Palestina herri ekimenaren mozioa eztabaidatzea proposatu zuela, baina alkateak ez duela gaia onartu.
Hain zuzen, Iker Santocildesek dekretu bidez azaldu du udal esparruko interesetatik eta eskumenetik kanpo dagoela testuaren asmoa, eta horregatik ez duela onartzen udalbatzako gai ordenean.
Horren aurrean, EH Bilduk herritarrak deitu ditu Palestinako ikurrekin joatera udaletxera arratsaldean. Halaber, koalizioak adierazi du erregu eta galderetan eskatuko duela mozioa bozkatzea.