🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇
www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu
📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.
Urduña Borroka Garaia ekitaldia egingo dute larunbatean frontoian. Borrokaldiak norgehiagoka profesional bat izango du eta Muay Thai torneoa ere egongo da. Adingabeen Muay Thai txapelketa bat ere jokoan izango dute eta K1 borrokak eskainiko dituzte.
Eskualdeko ordezkari ugari egongo dira ringaren gainean: Ruben Dominguez, David Zubiaur, Markel Ulibarri, Azkain Menoyo, Jorge Bengoa, Aitor Ibarluzea eta Ibai Ruiz. Gehienak Chock Dee taldekoak dira eta bat Hajime klubekoa. Idoia Arzuagak ere parte hartu behar zuen hitzorduan, baina bere aurkariak lesioa izan du.
Chock Dee klubak eta Gernika Tabernak antolatzen dute kirol jarduera eta han eros daitezke sarrerak, 10 euroren truke aurretik eta 15 eurorengatik egunean bertan. Eskola jazarpenaren kontrako Stop Bullying elkartera bideratuko dute dirua.