Urdufolk jaialdia abuztuaren 30ean eta 31n ospatuko da aurten

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko uzt. 8a, 20:43

Kuttune taldea jo zuen 2022an Urdufolk jaialdian. / Urdufolk

XII. edizioa izango da aurtengoa, eta bostehundik gora proposamen jaso dituzte antolatzaileek. Ostiralean eta larunbatean, egunez zein gauez, musikaz gozatzeko aukera egongo da Urduñako kaleetan. 

Abuztuaren 30ean eta 31an ospatuko da Urdufolk jaialdiaren XII. edizioa. Joseba Urruela antolatzaileak azaldu duenez, bostehundik gora proposamen jaso dituzte aurten, eta beste urteetan egin duten formatu berdina planteatu dute: nazioarteko talde batek jotzea gutxienez, euskal talde bat, Galiziako talde bat eta beste urte askotan ekarri ohi duten Asturiaseko gaiten banda. 

Euskal taldeari dagokionez, Aldapeko basque latin jazz taldeaz gozatzeko aukera egongo da abuztuaren 30ean, 21:15ean Foru plazan.

Balkan paradise orchestra izango da aurtengo nazioarteko taldea. Honek ere abuztuaren 30ean eskainiko du kontzertua, Aldapeko basque latin jazz-en ostean, oholtza berean. 

Kataluniakoa den Hidra taldea “oso potentea” dela nabarmendu du Urruelak. Banguardiako musika egiten dute, eta haiek ikusteko aukera egongo da abuztuaren 31an, 21:15ean, toki berean.

Urruelak aitortu duenez, Galiziako talde bat ekartzea gustatzen zaie, eta aurten Os d´abaixo taldeak beteko du espazio hori. “Galiziako folk tradizionala egiten dute, baina modernoagoa”, nabarmendu du antolakuntzako kideak. Abuztuaren 31an izango da ikuskizuna, Hidra taldearen ondoren, Foru plazan.

Bukatzeko, beste urte askotan bezala, Asturiaseko El Trasno gaiten banda ekarriko dute. Ostiralean eta larunbatean arituko da kalejiran hirian barrena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide