Lluis Rossell Pesant eta bere semeen Jordi, Antonio, Lluis eta Manel Rossell Elexalde artisten lanak ikusgai egongo dira Orduña Hiri Museoan irailaren 29ra arte. Urduñarrek berreskuratu nahi izan dute sendiaren istorioa eta bere sormena.
Izan ere, Lluis Rosellek Urduñan amaitu zuen errepresio frankistaren ondorioz. Hango kontzentrazio esparruan sartu zuten eta, zorionez, artista trebea zenez, kartzelaren apaizaren babesa izan zuen, beste sortzaile batzuek izan zuten bezala.
Bere zigorrak iraun zuen bitartean ezagutu zuen gerora bere emaztea izango zena, Miren Elexalde urduñarra. Biek izandako semeek ere artean murgildu ziren eta guztien lanak batzen duen erakusketa inauguratu zuten uztailan.
Argazkiak: Asier Mardones