Maria Luisa Goikoetxeak aulki gurpilduna erabili behar du ictusa pairatu zuenetik, baina berarentzat hori ez da erronka anitzak betetzeko oztopoa izan. Hain zuzen, horietako bat izango da La otra cara telebista saioaren edukia gaur 22:25ean, ETB2n.
Berez, urduñarra Euskal Herriko toki ospetsu eta berezi hori ezagutzeko aukera izan zuen Montes Solidarios elkarteari esker, esklerosia duen beste lagun batekin eta itsua den beste pertsona batekin. Bere kideen ahaleginari esker, Goikoetxeak txokoa zein inguruak bisitatu zituen. "Nire asmoa zen Gaztelugatxe ezagutzea, baina etxetik hurbil dagoenez, ez nuen inoiz egin, eta orduan heldu zen ictusa", azaldu du emakumeak.
Goikoetxeak eskerrak eman dizkie Montes Solidarioseko boluntarioei, ez bakarrik haraino eramateagatik, baita oso atseginak izan zirelako ere.
Gainera, txango horretan Spiderabel ezagutu zuen eta horrek beste txango bat egiteko aukera eskaini zion Ezina Ekinez Egina elkarte amurrioarrarekin. Urduñarrak baiezkoa eman zion eta horrela eraman zuten Delikako Nerbioiko ur-jauzira: "Saiatu nintzen behin nire kabuz joaten, baina ezinezkoa izan zen. Jakin izan banu zein gogorra zen, ez niekeen eskatuko. Gizagaixoak, zenbat sufritu zuten. Bakarrik esan dezaket elkarteko boluntarioak zoragarriak direla".