Bost hobekuntza egingo ditu hirian Urduñako Udalak, parte hartzerako aurrekontuak baliatuta

Erredakzioa 2024ko ira. 9a, 13:30

Urduñako udaletxea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

20.000 euro bideratu zituen Udalak egitasmo horretara eta 148 lagunek proposamenak egin dituzte.

Maiatzean parte hartzerako aurrekontuak abiatu zituen Urduñako Udalak eta orain jakinarazi du proiektuaren emaitza. 148 herritarrek egindako 315 proposamenen artean, honako hauek egikarituko ditu tokiko erakundeak:

  • Bide-segurtasuna: Ispiluak jarriko dituzte Otxomaio etorbidean, Santiago ondoko zeharbidean eta udalerriko beste puntu batzuetan, sarbide eta irteera kritikoetan ikuspena hobetzeko.
  • Komunikazio komunitarioa: Informazio-panel digital bat jarriko dute plazan, komunitatea berritasunei eta kultura-agendari buruz eguneratuta edukitzeko.
  • Hiri-ingurunea hobetzea: Partida bat bideratuko da udalerriko hainbat puntu grafitiz edo hiri-artez apainduko dituen lehiaketa bat antolatzeko.
  • Elkarbizitza-kanpaina: Etxeko animalien gorotzak biltzeari eta lotuta mantentzeari buruzko kontzientziazio-kanpaina bat abiaraziko dute.
  • Zerbitzu publikoak: Bainu publiko berriak jartzeko aukera aztertuko dute, herritarren aldetik jasotako eskaerari erantzunez.

Proiektu gehiago

Aurtengoak proba gisa hartu dituztenez, egitasmoak 20.000 euroko bitartekoak zituen, baina kopuru hori gainditzen dituzten ideiak jaso eta onartu ditu erakundeak.

Esaterako, ziurtatu dute Landatas auzoko sarbideak ere birgaituko dituztela, zonaldean jarduketa integrala egiteko Europako laguntza-funtsekin. Pilotalekuko parkea berritzea ere aurreikusi dute, eta Gernikako parkea estaltzeko aurrekontua eskatu dute.

Emaitza guztiak

Tokiko erakundeak eskerrak eman dizkie ekarpenak egin dituzten herritar guztiei eta, bide batez, txostena plazaratu du prozesuaren informazioarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide