2024/10/12 17:15

Oktober ziklo-fest: Turbocross

Oktober ziklo-fest: Turbocross
Urduña

Turbocrossa 17:15ean hasiko da eta ondoren kontzertuak egongo dira. Honako hauek dira parte hartzeko jarraibideak:

  • Parte hartzaileek bi itzuli egingo dituzte Orduña City Cross-eko zirkuituari (6,6km, guztira).
  • Edozein bizikletarekin har daiteke parte: mountainbike, gravel, ciclocross, etab. E-BIKEak debekatuta daude. 
  • Izena emateko 688 75 86 33 telefonora deitu daiteke, edo @sc_ordunesa, @varrodjs, @timmeusen Instagrameko kontuei mezu bat bidali. Probaren egunean, Alhondigan jasoko da dortsala. Izen ematea ondo egin dela eta dortsalaren zenbakia berretsiko dizuegu. 
  • Izen ematearen prezioa 5 eurokoa da, eta dortsala jasotzean ordainduko da. Asegurua prezioaren barne dago.
  • Banaka edo bikoteka parte hartu daiteke. Bikoteka parte hartuz gero bakoitzak itzuli bat egin ahal izango du txirrindula berarekin. 
  • Ez dago mugarik, mozorroari dagokionez.
  • Bi itzuliak egiteko denbora muga 35 minutukoa da. 
  • Topera gozatu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide