Buruhandiak, tortilla txapelketa, azoka, euskal dantzak, herri bazkaria, mozorro festa eta musika egongo dira, besteak beste, Urduñako Landatas auzoko jaietan. Bestalde, jai batzordearen txosna ere egongo da.
EGITARAU OSOA
Irailak 21, larunbata
17:30 // Txupinazoa
18:00 // Haurrentzako eta helduentzako jolasak
19:30 // Buruhandiak Bihotza konpartsaren eskutik
21:00 // Tortilla txapelketa
22:30 // Bingoa
00:30 // Mozorro festa DJ Varrorekin
Irailak 22, igandea
10:00 // Bigarren eskuko azoka txikia
12:00 // Euskal dantzak: Erauntsi dantza taldea
10:00-15:00 // Selektore topaketa: Vermuth sesioa
15:00 // Herri bazkaria: paella eta marokoar postreak (6,50€)
17:30 // Aurpegi margoketa
18:00 // Txokolate jana
20:00 // Kontzertua: Pushermen