Euskal Herriko Unibertsitatean Historia Garaikidean doktore den Javier Gómez Calvok No vuelvas si no vences liburu berria aurkeztuko du bihar, 18:30ean, Urduñako Alondegian.
1936ko estatu-kolpearen ondoren irekitako aldi historikoa -indarkeria politikoaren hedapenarekin eta diktaduraren ondorengo lau hamarkadekin- azterketa akademikoen xede izan da, eta, batez ere, terrorearen jatorria eta hura garatzeko eta denboran berregokitzeko bitartekoak argitzea izan da helburua.
Era berean, hiru urteko gerra zibilari dagokionez, ikerketen ardatza jazarpen ideologikoaren biktimak izan dira.
Obra honetan, baina, egileak ez ditu ahaztu indarkeria politikoaren subjektu pazienteak ere, baina arreta jarri die erantzuleen rolari, gorrotoaren diskurtsoei eta haien legitimazio sozialari.
Horretarako, Laguardiak eskaintzen duen ikuspegi mikroa aukeratu du egileak, frontetik urrun dagoen eta kontrairaultzaile gehiengo zabala zuen herria. Ikuspegi zabaletik eta ibilbide luzetik egin du, eta kontakizunean indarkeriak presentzia izan zuen beste gertakari batzuen eragina txertatzen du, Napoleonen inbasiotik terrorismoraino, karlistaldietatik igaroz.
Javier Gómez Calvo Esclavos de Orduña eta Matar, purgar, sanar. La represión franquista en Álava lanen egilea ere da.