Harri Paskierrek Ermuako Hiru Txikiak mendi lasterketako gazte kategorian irabazi zuen asteburuan gazte kategorian. Aiaraldearrak uste zuen ondo egingo zuela, "maila ez zelako oso altua", baina ez dagoenez sasoi onenean, ez zuen pentsatu irabazteko aukerarik zuenik.
Hala ere, 13 kilometroko eta 600 metroko desnibeleko proba hasi zenean, lehenengoa kokatu zen ibilbide aldapatsua hasi zenean. Jaitsieran bigarrenak harrapatu zuen eta erronka osoan aritu ziren elkarrekin.
Tarte horretan adostu zuten batera sartzea helmugan, baina bidean agerian geratu zen Lendoñokoa fisikoki askoz indartsuago zegoela, eta nahiz eta bere hitzari eutsi eta gutxi gorabehera aldi berean amaitu, akordio berria itxi zuten eta aiaraldearrak irabazi zuen lasterketa.
Txirrindularitzatik mendi lasterketara
Amurrio Trail taldeko ez da berria kirolaren munduan. Izan ere, txirrindularitzan aritu da, baina kirol hori gogoko badu ere, orain nahiago du mendi lasterketetan parte hartu. "Ondo egiten dut eta espero dut lasterketa gehiago irabaztea. Hau izan da lehenengoa, eta aurretik podiumetara igo naiz. Garaipen honekin oso pozik nago", adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari.