Merindadeen Museo Historikoan "Orduña en Medina de Pomar" erakusketa inauguratuko da irailaren 27an, arratsaldeko 18:00etan, Arte Ederren sailean, Urduña eta Medina de Pomar hirien arteko kultur trukearen baitan.
Efrén G. Frechilla, José Mari Pedrajas, Manu San... artista urduñarren obrak egongo dira, Loraldi Elkartearen obrak eta baita Urduñako ondare etnografiko eta kulturalaren erakusketa bat ere, herriko Museoak emandako ikus-entzunezko materialarekin.
Medina de Pomar hiriaren eta Urduñako hiriaren arteko kultur trukearen proiektua Iñigo Arrizabalaga musikari eta Tebeotekako arduradunak sustatu du Abdul Kader Al Khalilrekin batera eta bi hirietako Udalek lagunduta.