Arrakastatsua izan da Urduña Hiria Herri Krosaren XVIII. edizioa. Aurten modalitate berri bat antolatu dute, 6 kilometrokoa. Ondorioz, iaz baino jende gehiago batu zen atzo Foru plazan, eta 800 parte hartzaileren langa gainditu zuen ekimenak.
Helduen lasterketan 400 kirolari inguru aritu ziren. 10 kilometro egin behar izan zituzten guztira; baina, arestian aipatu bezala, aukera egon zen baita 6 kilometroko ibilbide laburragoa egiteko.
Paralinpikoen txanda izan zen jarraian. 24 kirolari aritu ziren kategoria horretan.
Gazteenen lasterketekin amaitu zen goiza. 180 haur aritu ziren 'Txiki' kategoria, eta 200, aldiz, 'Mini txiki' modalitatean.