Kultur sorkuntza Aiaraldean

Maria Jose Ardanaz artistaren 'A mi aire' erakusketa urtarrilaren 6ra arte egongo da Urduñako museoan

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko urr. 9a, 12:30

Maria Jose Ardanaz artistaren obretako bat. / M.J.A.

A mi aire izeneko erakusketa atzera begirakoa da eta bere ibilbideko esperimentazio guztietako lanak islatzen ditu.

Maria Jose Ardanaz artista bilbotarrak erakusketa inauguratu du Urduñako Museoko Fede Ruiz Arte Erakusketen Aretoan, eta datorren urteko urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Ardanaz Urduñan bizi da, eta bertan du pintura estudioa.

A mi aire izeneko erakusketa atzera begirakoa da eta bere ibilbideko esperimentazio guztietako lanak erakusten ditu, berak dioen bezala, askotarikoa dena: "Pintatzen dut aurrez finkatutako metodoei jarraitu gabe, margotzearen plazer hutsagatik. Nire nahia forma berriak, bitarteko berriak, bide berriak esperimentatzea da. Horregatik, nire obra erabat anarkikoa da, erakusketa honetan ikus daitekeenez".

Koldo Badillo aretoko arduradunak koordinatutako erakusketak bere ibilbide osoko hogeita hamar koadro inguru aurkeztu ditu, hainbat gai eta estilorekin: erretratuak, paisaiak, bodegoiak, tauromakia...

Gainera, ez da margoketan bakarrik zentratu. "Hainbat adarretan nabigatu dut: argazkigintzan, marrazkigintzan, buztinarekin modelatzean, lozan, portzelanan, idazketan, koadernaketan, diseinuan, jantzigintzan eta diseinu digitalean, baina nire pasioa pintura da", aitortu du sortzaileak.

Maria Jose Ardanaz artista

Ardanaz aurretiko erretiroa hartu ondoren hasi zen pintura serio hartzen eta, ikaskideen harridurarako, Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn 2010ean, bere promozioaren "amona" bilakatuta.

Erakusketa berri honekin, Urduña Hiria Museoaren helburua da artearekiko pasioa sustatzen eta Urduñako eta Euskal Herriko artistak omentzen jarraitzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide