Foru Plazatik abiatzen zen eta hiriko kale eta berdeguneak zeharkatzen zituen ziklokros zirkuitu ikusgarria prestatu zuten atzo Urduñar Txirrindulari Elkarteko kideek, Urduña City Cross sariketaren edizio berri batean.
Goizean goizetik eta iluntzera arte, adin orotako txirrindulariak elkartu ziren hirian, Copa Bizkaia CX sariketako proban parte hartzeko.
Turbocross arrakastatsua
Aurtengoa edizioa berezia izan da. Izan ere Turbocross lasterketa herrikoiaren lehenengo edizioa egin dute: Turbocrossa. Mozorroak soinean, bi itzuli eman zizkioten hiriko zirkuituari. Lehiarik gabe tartean, ondo pasatzea izan zuen helburu lasterketak.
Antolatzaileak pozik agertu ziren lehenengo edizioak izandako harrerarekin, eta datozen urteetan herritar gehiago animatzea dute helburu.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Chris Gomez Dominguez