Ehunka mendizaleren topalekua izan zen Urduña atzo (urriak 13). Txarlazo Mendi Taldeak urteroko hitzorduari eutsi eta Urduñako Mendi Martxaren XIX. edizioa antolatu zuen. Giro eguzkitsua lagun eta Gorobel mendilerroa laino-opil ikusgarriaz estalia zegoela, gozatua hartu zuten hiru ibilbideetako parte hartzaileek.
Urduñako XIX. Mendi Martxak bat egin du hiriko mendi taldearen 60. urteurrenarekin. 1964an sortu zuten Txarlazo Mendi Taldea, hiriko mendizaletasunaren historian egondako aurreko klubei lekukoa hartuta. Efemeridea oroitzeko, Otxomaioetako txupinero izendatu zituzten iragan maiatzean.
Argazkiak: Txarlazo Mendi Taldea