Larunbateko 03:30ean (igandean, berez) sua sortu zen Foru plazako etxebizitza batean. Bizkaiko Foru Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu ziren, baina, zorionez, ez zen zauriturik egon.
Ertzaintzako prentsa bulegoak azaldu duenez, obrak egiten ari den etxebizitza baten habe batean piztu ziren sugarrak gaueko ordu txikitan.