Frontoiaren alboan dagoen haurren jolastokia berritu du Urduñako Udalak, 18.000 euroko inbertsioa eginda. Espazioan "segurtasuna, irisgarritasuna eta erakargarritasuna" hobetzea izan da lanen xedea.
Tokiko erakundeak adierazi du "konpromiso etengabea" hartu duela, "udalerriaren espazio publikoak, bereziki haurren parkeak, hobetzeko eta modernizatzeko". Gauzak hala, Udalak iragarri du hirian dauden gaineko jolastokiak ere berritzeko asmoa duela, eta diru gehiago bideratuko dutela zeregin horretara datorren urteko aurrekontuetan.