Urteroko eskemari eutsiko dio Urduñako Poteo Musikatuaren XIII. edizioak. Bi asteburuz luzatuko da ekimena, eta 19 taldek parte hartuko dute orotara. Modu horretan, estilo anitzeko emanaldiez gozatu ahal izango da hiriko tabernetan. Antolatzaileen esanetan, "musikaz beteko da hiria", eta taberna guztietan egongo da zuzeneko musikaz gozatzeko aukera, "gustu guztientzako" eskaintzarekin.
Liborio Kolektiboko kideek nabarmendu dute, ohiko kontzertuez gain, "musika emanaldi berezia" egongo dela azaroaren 15ean Alondegian, Annie Chambers harpa-jolearen eskutik. "Azaroaren 24an Santa Zezilia Banda kaletik egongo da, eta Urduñako talde eta koralek ere parte hartuko dute, 22an elizan", gaineratu dute.
Tokiko hainbat sortzailek hartuko dute parte ekimenean: Periflay, Ez Dok Bape, Streetlight, Chiki Lora, Eriz & Lainopilak...
Eskualdeko musika taldeek ere presentzia izango dute ekimenean. Periflay bakarlariak X tabernan joko du azaroaren 16ko eguerdian. Iluntzean, aldiz, Ez Dok Bape punk taldea eta Streetlight rap kolektiboak hartuko dute Foru plazako oholtza.
Biharamunean Eriz & Lainopilak arituko da Hotel Orduña plazan eta azaroaren 22an, aldiz, Amurrioko bizilaguna den Chiki Lora arituko da Gorobel tabernan. 23a, aldiz, egun berezia izango da, musika poteoa egingo baitute tabernatik tabernara Urduñako musikarien artean, eta Romulon batuko dira arratsaldean, jam sessiona egiteko elkarrekin. Antolatzaileek nabarmendu dute saio horretan "nahi duten musikari guztiek" parte hartu dezaketela, "giro berezia" sortzen dela nabarmenduz.
EGITARAU OSOA
Azaroak 15, ostirala
19:00 // Alondegia: Un sueño de medianoche (Annie Chambers)
19:30 // Hiria: Javier Cantisano (Mister Leen)
20:30 // Gernika: Kesonikete
23:00 // Romulo: Pomeray
Azaroak 16, larunbata
13:00 // Bar X: Peri flay
13:00 // Sutegi: IN BI GU
13:30 // Sortetxe: The Song
13:30 // Batzoki: Amaury SantaCruz
14:00 // Taberna Urioste (Jubilados): Nena y Los Broncos
18:00 // Bar Fronton: Lokers
20:00 // Foru Plaza: Ez Dok Bape eta Streetlight
23:00 // Llarena: The Smoke Dealers
Azaroak 17, igandea
13:00 // Sukalki: Gorka Naste
13:30 // Hotel Orduña Plaza: Eriz&Lainopilak
13:30 // Mugalde: Mario Malatestta
14:00 // BelatzGorri: Rock my Soul
18:00 // Hikei: Lee Perk Trio
Azaroak 22, ostirala
19:30 // Urduñako talde eta korala Josefinos Elizan
20:00 // Gorobel: Chiki Lora
22:30 // Lupardika: J.M Atlantida
Azaroak 23, larunbata
13:00 // Atera zure instrumento musikala kalera eta etorri gurekin!!!!
19:00 // Jam Session-a Romulon
Azaroak 24, igandea
12:00 // Santa Zezilia Banda kaleetatik
13:30 // Santa Zezilia Banda plazan