Lokatza izan zen Urduñako Mendi Lasterketako protagonista nagusia atzo. Lainotsu eta euritsu esnatu zen igandea, baina egunak aurrera egin ahala mendiko trailaz gozatzeko giro paregabeari eman zion segida.
550 kirolari elkartu ziren Foru plazako irteera lerroan, eta askoz gehiago izan ziren Urduñako kale eta Gorobeleko bidezidor bazterretan batu ziren zaleak.
Sailkapena
Hemen kontsultatu daitezke hiru kategorietako (lasterketa nagusia, erreleboak eta lasterketa herrikoia) emaitza guztiak. Hauek dira podiuma zapaldu zuten kirolariak:
33 kilometroko lasterketa nagusian:
- Gizonezkoak
- Mario Granero
- Mestafa Mahfous
- Jon Artetxe
- Emakumezkoak
- Ainara Arkarazo
- Garazi Abasolo
- Sarah Ugarte
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Urduñako Mendi Lasterketa
14 kilometroko lasterketa herrikoian:
- Gizonezkoak
- Eneko Fernandez
- Endika Sanchez
- Ibai Perez
- Emakumezkoak
- Irune Lertxundi
- Janire Velasco
- Esti Dueñas