Emakumeak 1921-1939 argazki erakusketa dago ikusgai Urduñako Alondegian azaroaren 15era arte, Mugalde Kultur Elkarteak antolatuta, eta Larrabetzu Oroimena eta Urduñako Udalaren laguntzarekin.
Larrabetzu Oroimenak azaldu duenez, argazki asko argitaratu gabeak edo gutxi ezagutzen direnak dira; eta, nahiz eta saiatu diren irudien jatorrizko formatua eta ezaugarriak errespetatzen, "batzuetan nahitaezkoa izan da argazkiak enkoadratzea dagokion panelaren maketan hobeto kokatzeko".
Irudien jatorria ere askotarikoa dela azaldu dute: garai hartako egunkariak eta aldizkako argitalpenak, Kutxateka, Espainiako Liburutegi Nazionala, Frantziako Liburutegi Nazionala, PARES, Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala, Euskadiko Artxibo Historikoa, Bizkaiko Foru Liburutegiko hemeroteka eta erakusketaren gaiari buruzko iturri bibliografiko espezifikoak.