MARTA LA LAGUNA  eta ANA ESNARRIAGA

"Beti esan dugu paper batek ez zuela ezer aldatuko, ez genuen ezkontzeko asmorik"

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko aza. 15a, 07:00

Urduñan ospatutako sexu bereko pertsonen arteko lehenengo ezkontz aizan zen Marta eta Anaren artekoa. / Aiaraldea.eus

MARTA LA LAGUNA  eta ANA ESNARRIAGA elkarren artean ezkondu ziren Urduñako lehenengo bi emakumeak dira. Ezkontza zibila izan zen, eta lagunarteko ospakizuna egin zuten.

Urduñako sexu bereko pertsonen arteko lehenengo ezkontza izan zen zuena. Nola gogoratzen duzue unea?

Marta: Duela bederatzi urte ezkondu ginen. Oso erraza izan zen prozesu guztia. Ezkondu gintuen zinegotziak erraztasun asko jarri zizkigun. Asko inplikatu ziren Udaletik, Urduñako lehenego ezkontza homosexuala zela jakinda. Baina naturaltasun handiarekin, bai udaletxean eta baita epaitegian ere.

Ana: Normalizatuta dagoela diogu, baina oraindik ere zeresana sortzen dute gurea bezalako ezkontzek. Urduñan zalaparta pixkat sortu zen. Batez ere jendeak emakume bat ikusi zuenean udaletxe atarian beste ezongaiaren zain. “Nola da posible emaztea lehenago iritsi izana!”, esaten zuten askok. Ditxosozko protokoloak. Ordura arteko estandar asko apurtu genituen (barreak).

Marta: Zeresana bai, baina zeresan sanoa! Herrietan, ezkontza orok du zeresana.

Urte askoren osteko borrokaren ostean lortutako eskubidea da sexu berekoen arteko ezkontza. Sentitu zenuten ardurarik zentzu horretan?

Marta: Naturaltasunez eta pozik bizi izan genuen. Horrelako ezkontzak normalizatzeagaitik pozik, eta jende gehiagok urrats berdina eman zezan gogotsu.

Beti izan zenuten argi ezkondu nahi zenutela?

Ana: Ez. Nik beti esan nuen paper batek ez zuela ezer aldatuko. Ez nuen ezkontzeko asmorik. Behin, ordea, Marta ospitaleratuzuten, eta niri ez zegokidan inolako baimenik. Ni ez nintzen lanera joan, nire nagusiariazaldu nion gertatzen zena eta ulertu egin zuen. Baina kontrakoa gerta zitekeen, eta ni kaleratu. Orduan hasi ginen pentsatzen agian komeni zitzaigula dokumenturen bat sinatzea. 

Marta: Izatezko bikote izateko paperak bete genituen. Behin hori eginda, ezkontzea eta gertukoekin ospakizun txiki bat egitea erabaki genuen. Bat gatoz biak paper batek ez duela ezer suposatzen, sentimenduak dira harremana sortzen dutenak, baina eskubide batzuk aitortuak nahi badituzu, nahitaez behar duzu zerbait sinatu.

Ospakizun handia izan zen?

Marta: Ez genuen ospakizun ikusgarririk nahi, ez. Baina bai jai-egun bat, gertuko senide eta lagunekin. Lagunek sorpresa bat edo beste prestatu ziguten: Limusina bat kontratatu zuten, eta lagun txirrindulariek pasabidea osatu zuten udaletxeko atarian.

Ana: Bazkaria Murgako jatetxe batean egin genuen. Ez zen ohiko bazkaria izan. Zutik hartu genuen mokadutxoa eta jaia ospatu genuen gero.

Marta: Guk geuk nahi genuen ezkontza izan zen, eta hori da garrantzitsuena. Askok egundokoak prestatzen dituzte ohitura hori delako. Baina guztiak dira egokiak, izan bost lagunekin ospatutakoak edota sinatzea besterik ez direnak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide