Txiki geratu da Urduñako Foru plazako karpa gaur iluntzean. Ehunka lagun bildu dira bertan Korrontzi musika talde ospetsuak Erauntsi dantza taldearekin osatutako emanaldi bateratuaz gozatzeko. Oinkariko dantzariek ere parte hartu dute emanaldian, eurak baitira Agus Barandiaranen taldearekin biran aritzen direnak.
Gauzak hala, hiriko eta kanpoko dantzariak txandaka igo dira oholtzara trikitiaren erritmo biziak jarraitzera. Horrez gain, Oier Rebolledo urduñarra ere igo da panderoa jotzera.
Urduñako Udalak antolatu du emanaldia, Euskararen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barruan. Horregatik, euskararen aldeko mezua eraman du Barandiaranek Foru plazara.
📸 ARGAZKIAK | Ehunka lagun bildu dira bertan Korrontzi musika taldeak Urduñako Erauntsi dantza taldearekin osatutako emanaldi bateratuan.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 29, 2024
Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/6DNhnyRpUp pic.twitter.com/4pBctdpgEz
Horrez gain, trikitilariak aipatu du Urduñan izan zela Korrontziren lehenbiziko kontzertuetako bat, duela 17 urte inguru. "Hemengo Gazte Asanbladak deituta etorri ginen, merkatu zaharrean jotzeko. 17 urte igaro dira ordutik hona, eta orain arte ez gara berriro itzuli", oroitu du musikariak.