Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa handituko duela iragarri du Gogora Institutuak, 30 gorpuzki berri topatuko dituztela aurreikusita

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko abe. 4a, 19:02

Aranzadi Zientzia Elkartea zuzentzen ari den Urduñako hilerriko hirugarren deshobiratze kanpainara bertaratu dira gaur Gogora Institutuko eta Udaleko ordezkariak. Aurreikuspenen arabera, 30 biktimen gorpuzkiak berreskuratuko dituzte aste honetan.

Urduñako hilerriko deshobiratze lanak bisitatu dituzte gaur goizean Alberto Alonso Gogora Institutuko zuzendariak eta Iker Santocildes Urduñako alkateak. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak astelehenetik ari dira buru-belarri lanean, 1940ko hamarkadan Urduñako espetxe frankistan hildako biktimen gorpuak berreskuratzeko.

2014an abiatutako indusketa lanei segida eman diote deshobiratze kanpaina berri honekin. Aurreikuspenen arabera, 30 pertsonen gorpuzkiak berreskuratuko dituzte. Hezur horiek, aurreko bi kanpainetan topatutako 71 gorpuzkiekin batera, ehunera igoko dute aurkitutako biktimen kopurua. Datuen arabera, 225 pertsona hil ziren Urduñako kontzentrazio-esparru eta espetxe frankistan 1937 eta 1941 urteen artean.

Datuen arabera, 225 pertsona hil ziren Urduñako kontzentrazio-esparru eta espetxe frankistan 1937 eta 1941 urteen artean. Guztira 100 gorpu berreskuratzea aurreikusi dute, eginiko hiru indusketetako emaitzak batuta.

Behin indusketa lanak amaituta, hezurrak identifikatzea izango da erronka nagusia. Biktimen senideen DNA laginen bidez, 11 gorpuzki identifikatu eta familien esku utzi dituzte azken urtean. Hori dela eta, DNA laginak biltzeak duen garrantzian egin dute azpimarra. Urduñako preso gehienak Espainiako estatuko hegoaldetik ekarri zituzten, Badajozeko probintziatik. Hain zuzen ere, bertako elkarte eta ikerketa-taldeekin harremana egiten ari da Gogora Institutua hezurren identifikazioa ahalbidetuko duten ahalik eta DNA lagin gehiago biltzeko.

Kolunbarioa handitzeko lanak

Alberto Alonso Gogora Institutuko zuzendariak iragarri du Urduñako hilerriaren kanpoaldean instalatutako Duintasunaren Kolunbarioa handitzeko lanak abiatuko dituztela datorren urtean. Identifikatu gabeko zein identifikatutako gorpuzkiak hobiratzen dira bertan (familiek horrela nahi izanez gero), eta hezur gehiagoren aurkikuntzak beharrezkoa egin du azpiegitura handitzea. Alonsok azaldu duenez, 60.000 euroko kostua izango du obrak.

Udalaren esker ona

Iker Santocildes Urduñako alkateak esker ona adierazi die indusketa eta identifikazio lanetan murgilduta dauden Aranzadi Zientzia Elkarteari eta Gogora Institutuari. Eskerrik beroenak, ordea, Urduñako bizilagunei luzatu dizkie Santocildesek. Izan ere, alkateak ezinbestekotzat jo ditu urduñarren ulermena eta ahalegina hilerriko horma-hobiak erretiratzeko orduan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide