Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin liburua aurkeztuko du Urduñan. Ostiral honetan izango da Pagoa liburu dendan 19:30ean. Idazleak bere liburu berria aurkeztuko du Itziar Ugarte kazetariaren galderak erantzunez. Liburu horretan iragan mendeko AEBtako eta Europako kultura-mundua astindu zuten izenak ezagutu ahalko ditu irakurleak, begirada ironiko bezain alai batetik.
ZuNonHanDA! ekimenaren eskutik dator ekintza. Durangoko Azokaren oihartzuna Euskal Herri osora zabaltzea eta liburu saltokiek urtean zehar egiten duten lana aitortzea du helburu ekimen honek. Abenduko egunetan zehar azoka ibiltaria izango da Euskal Herriko 66 liburu saltokitan, eta horietako 23tan egingo dituzte liburu aurkezpenak.
