Bizkaiko lehen sektoreari babes sozial eta instituzionala biderkatzeko apustua adierazi du EH Bilduk Belardi zentroan

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko abe. 13a, 10:26

EH Bilduren ordezkariak Belardi Zentroan. / EH Bildu

Bizkaiko batzarkide eta EH Bilduko bozeramailea den Iker Casanova Urduñan izan da koailizio soberanistaren beste kideekin batera, eta Belardi Haragi Eraldaketarako Zentroa bisitatu dute bertan.

"Bizkaitik Bizkaira" egitasmoaren barruan, Urduñako Belardi zentroan egon dira EH Bilduko ordezkariak, eta lehen sektorearekin konpromisoa berretsi dute. Gainera, sektore hori Bizkaian bere horretan jarrai dezan eta kalitatezko eta hurbileko produktuak lor daitezen, babes sozial eta instituzionala biderkatzeko apustua adierazi du talde politikoak.

Bizkaiko batzarkide eta EH Bilduko bozeramailea den Iker Casanova Urduñan izan da koalizio subiranistaren beste kideekin batera, eta Belardi Haragi Eraldaketarako Zentroa bisitatu dute. "Bertako baserritarrek bultzatutako proiektua da Belardi, sekulako meritua dauka egin dutena. Euren helburua izan da haragiaren inguruan dagoen katearen balioa produktuan zentratzea eta horrela ahalduntzea eta haien etorkizuna errazagoa egitea", azaldu du Casanovak.

EH Bilduren ustetan, "proiektu honek sekulako itxaropena ekarri du bertako nekazarientzat eta uste dugu horrelakoak beharrezkoak direla, gure baserritarrak Bizkaian oso egoera larrian daudelako. Azken urteetan gainbehera nabarmena egon da sektorean, eta babes sozial, politiko eta instituzional guztia behar dute eta eman behar diegu, nahi badugu gurean baserritarrak bizirik mantentzea. EH Bilduk sustatzaileak zoriondu nahi ditu eta erakundeen babes osoa emateko konpromisoa hartu nahi du, ekimen honek eta antzeko beste batzuek aurrera egin dezaten".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide