Txarlazo Mendi Taldearen 60. urteurrena ospatu zuten atzo Urduñan. Horretarako, egun osoko egitarauaz gozatu zuten. Goizeko bederatzietan mendi-irteera egin zuten honako leku hauetatik: San Anton, La Choza, San Vitores, Cocinocha eta Tertanga. 11:00etatik 13:00etara eskalada tailerra egin zuten Boulderrean, 13:30ean urteurrena ospatzeko ekitadia, eta 15:00etan herri bazkaria. Bazkaria eta gero banatu zituzten oroigarriak.
Txarlazo Mendi Taldearen sortzaileak
Mendi klubeko bazkide zaharrena Jesus Guaresti Guaresti da, "Txutxin". Urduñako mendi kluba sortu zutenean bera zen lehen zuzendaritza batzordeko kidea. Bere anaia Txetxu, aldiz, lehendakariorde lanetan aritu zen. Bizirik dagoen beste batzordeko kide bat Sabino Pinedo Vitoria da. Fundazio-idazkaria, berriz, Francisco Ortega Larrieta izan zen, eta presidentea, Jose Antonio Oteo Garcia. Lehen akta 1964ko abenduaren 8an sinatu zuten.
Sabino Pinero, Txutxin Guaresti eta Txetxu Guaresti dira garai horretatik bizirik dauden bakarrak.