Urteroko zita bihurtu da Urduñako Gabonetako bertso saioa, eta aurten ere ez diote hutsik egin honen antolakuntzari. Ostiralean (abednuaren 20an) Urduñako Jai-Alai pilotalekuan puntako bertsolariak elkartuko ziren: Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi. Izar Mendiguren Cosgayak egin zituen jai-jartzaile lanak.