Herritarrei irekia izango da Urduñako EH Bilduren egoitza berria

Erredakzioa 2025ko urt. 20a, 15:00

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Bulego berria "elkargune bat, antolaketarako gune bat eta ideia aurrerakoientzako babesleku bat" izan nahi duela adierazi dute EH Bilduko kideek.

Igande eguerdian inauguratu zuten Urduñako EH Bilduren bulego berria. Hainbat herritar hurbildu ziren espazioaren irekierara, eta zenbait ordezkari politiko ere bertan egon ziren, hala nola Ima Garrastatxu Bizkaiko batzarkidea, Bea Illardia eta Exabier Arrieta Aiaraldeko ordezkari politikoak eta eskualdeko hainbat herrietako udalkideak.

Zabaldutako oharrean, Urduñako EH Bilduko partaideek adierazi dute egoitza ez dela "soilik hormak, sabaiak eta altzariak dituen leku bat", bertan aukera egongo delako baita ere eztabaidarako eta proiektuak sortzeko, "pertsonak, justizia soziala, giza eskubideen defentsa eta ongizate kolektiboa beti erdigunean jarriko dituztenak".

Urduñak gisa horretako espazio baten "beharra" zuela aldarrikatu dute ordezkari politikoek, eta argi utzi dute espazio irekia izango dela "mugimendu sozialei, borroka sindikalei, emakume taldeei, gazteria konprometituari eta beharrekzo aldaketa sakon baten alde ahaleginak egin nahi dituzten pertsona guztiei".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide