Auto istripua gertatu zen atzo Urduñan, BI-625 errepidean, La Muera inguruan. Abisu bat erantzutera zihoan Ertzaintzaren auto batek aurrez aurre jo zuen kontrako errailetik zihoan beste auto baten kontra.
Istripua 15:10ak aldera gertatu zen. Anbulantzia bertaratu zen tokira, bigarren kotxean zihoan emakumea artatzeko. Ertzaintzaren Prentsa Bulegoak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, ez zuten zauritua ospitalera eraman behar izan.