Iazko kintoen lekukoa hartu dute Urduñan 2007an jaiotako gazteek. Ohiturei jarraituz kantu-eskean atera dira Agate Deuna bezperan.
Goizean goiz, Foru Plazako piloiaren inguruan astindu dituzte makilak aurrenekoz. Jarraian kantu-eskean abiatu dira Urduñako herrietatik, baina aurretik ikurrina eskegi dute piloiko hagan, Urduñako Kintoen ikur.
Kantu-eskean bildutako diruarekin egun osoko festa antolatuko dute kintoek datorren martxoaren 22an.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte