Urduñako Udalak WhatsApp kanala sortu du eta horren berri emateari ekin dio. Izan ere, komunikazio tresna horren helburua da bide zuzena izatea, herritarrei kartelak edo jakinarazpenak helarazteko.
"Hemendik aurrera, Urduñako herritarrek denbora errealean jaso ahal izango dituzte albiste ofizialak, abisu garrantzitsuak eta Udalaren ekitaldi eta jarduerei buruzko informazioa", aipatu du erakundeak.
Horretarako hemen sakatu behar dute interesdunek eta kanala jarraitzeko aukera hautatu. Udalak berak argitu du taldea ez dela izango elkarrizketak izateko, norabide bakarrekoa izango baita informazio jarioa. Halaber, tokiko erakundeak azaldu du teknologia berrien eta komunikazio arinagoaren aldeko apustua dela honakoa.