Güeñeseko Paperezko Soinekoaren Nazioarteko Lehiaketan sarituak izan diren jantziak daude Urduña Hiria Museoan erakusgai iaztik. Diseinuen sormen-prozesua ezagutzeko aukera izan dute gaur goizean herritarrek, artistek eurek gidatutako tailer-erakusketan.
Parte-hartzea handia izan da eta bertaratutakoek zuzenean ezagutu ahal izan dituzte paperezko soinekoak diseinatzeko eta osatzeko teknikak. Izan ere, arau zorrotzak ditu Güeñeseko Paperezko Soinekoaren Nazioarteko Lehiaketak, jostea baino ez baitute onartzen, eta ez itsastea, ez grapatzea, edo beste edozein sistema.
Argazkiak: Miguel Brizuela