Iazko edizio arrakastatsuaren ostean, ekimena errepikatzea erabaki du Urduñako Erauntsi dantza taldeak eta egun osoko egitaraua prestatu du datorren martxoaren 15erako, larunbata. Taldearen urteurrenaren testuinguruan ekin zioten Erauntsi Eguna deitu duten ekimena antolatzeari, eta aurten ere hiriko hainbat txokotan garatuko dituzte ekintzak.
Egun osoko egitaraua
Eguna dantza-poteoarekin abiatuko dute 13:00etan, eta 15:00etan herri bazkaria egingo dute Foru plazan. Bazkalostean, aldiz, herri jolasak egingo dituzte, toki berean.
Arratsaldean dantza plazarekin girotuko dute hiria, eta Saltoka taldea arduratuko da dantzaldia musikaz eta umore onez dinamizatzeaz. 21:00etatik aurrera ere egongo da dantzatzeko parada. Izan ere, Saltoka taldeak erromeria giroarekin alaituko du Urduñako Foru plaza. Herri bazkariko tiketak 15 euroan daude salgai Alondegian.
