Erauntsi Egunaren ospatu dute gaur Urduñako dantza taldeko kideek, iazko edizioak izandako arrakastak animatuta. Dantza poteoarekin hasi dute egitaraua eguerdian, eta Foru plazako karpan babestu dira gero, elkarrekin bazkaltzeko.
Arratsaldean, aldiz, mugimenduan jarri dira berriz. Herri jolasak egin dituzte berotzen hasteko, eta dantza plaza egin dute gero, gaua musika emanaldiarekin amaitzeko.
Gaurko eguna amaituta, otxomaioetara begira jarriko dira Erauntsiko kideak, orduan egingo baitute euren urteko saiorik garrantzitsuenetako bat. Hala azaldu dio Nico Sainzek Aiaraldea Komunikabideari:
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares eta Erauntsi dantza taldea