11:00ak aldera hasi zituzten grabaketak Foru Plazan. Jende mordoa batu zen eskutik oratuta giza kate dantzariak osatzeko eta gero alde zaharreko hainbat kaletatik barreiatu ziren.
Arratsaldean, ordea, Urduña Herri Eskola izan zen grabaketen tokia talde txikiagoekin. Hurrengo asteetan sareratuko dute emaitza. Izan ere, ospakizuna ate joka dago jadanik, ekainaren 1ean izango baita.