Kirolean ohikoa den lehiakortasunetik harago, lagunarteko giroa nagusitu zen larunbatean Urduñan Jai-alai pilotazale elkarteak antolatutako herrien arteko norgehiagokan.
Santurtziko klubeko kideak bertaratu ziren tokikoekin indarrak neurtzera. Kalejira egin zuten lehenbizi plazatik frontoira, eta bertan egin zituzten pilota partida mistoak.
Giro ederra egon zen arratsalde osoan, eta mokaduarekin eman zioten amaiera topaketari.
Argazkiak: Guraso pelotazaleak