Urduñako Alondegiak kirol hitzordu berezia hartu zuen larunbatean 19:00etatik aurrera. Izan ere, bizikleta letrekin ordezkatu eta Jesus Gomez Peña kazetariaren eta Marcos Peredaren idazlearen liburuak izan zituzten hizpide.
Eneko Garate Libros en Ruta argitaletxeko arduradunak egin zuen aurkezpena eta Sergio Quintana Le Puncheur webguneko zuzendariak bideratu zuen solasaldia.
Tour eta Giro lasterketak ez ezik, hiriaren garrantzia ere landu zuten hitzaldian. Izan ere, Edy Merckx eta bestelako txirrindulari historikoek Urduñako mendi lerroko errepidearen aldapetan egindako lasterketak ekarri zituzten gogora eta baita pasadizo politak ere.
Berez, Urduñako txirrindularitza elkarteak antolatu zuen ekitaldia Udalaren laguntzarekin. Izan ere, ostiralean Itzuliaren etapa Urduñatik abiatuko da Gernika-Lumon amaitzeko.