Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa aurkeztu eta Go!azen-eko kideen parte hartzea iragarri dute

Aitor Aspuru Saez 2025ko api. 11a, 18:00

Urduñan izango den ospakizunaren bideoklipa aurkeztu dute gaur EITBko egoitzan eta Makusi plataformak iragarri du Go!azen saioko kideak hirian egongo direla jai egunean.

Urduña Herri Eskolako hainbat ikaslek eta irakaslek hartu dute gaur EITBko egoitza Bilbon, Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa partekatzeko.

Prentsaurrekoan ikastetxeko dozenaka urduñar gazte bertaratu dira eta gero hitza hartu dute eskolako Aitziber Zubiaur musika irakasleak, Eriz Perez musikariak, Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak eta Nerea Zendoia Makusi plataforma multimedia euskaldunaren arduradunak.

Azken horrek aurreratu du Makusi Gunea egongo dela ekainaren 1ean Urduñan eta Go!azen telesaioko kideek parte hartuko dutela ospakizunean. Ondoren, Lurdes Imazek aurkeztu du bideoklipa eta, ikusi eta gero, Eriz Perez musikariaren txanda izan da.

Urduñarrak azaldu du abestia Izar Mendiguren eta bere artean sortu zutela, baina beste guztia hiriko hezkuntza komunitatearen lana izan zela: gurasoek, bizilagunek, irakasleek... jo dituzte tresnak eta parte hartu dute ikus-entzunezkoaren grabaketan.

Abestia bera jaiaren lema -Errotu- islatu du, Aitziber Zubaiaur musika irakasleak gaineratu duenez.

Berez, honako hauek izan dira parte-hartzaile guztiak:

  • Taldea: Urdintxuren Belarriak (Urduña Herri Eskolako ikasle, irakasle eta guraso musikariak).
  • Hitzak: Irati Mendiguren Cosgaya.
  • Musika eta moldaketak: Eriz Perez Egiluz.
  • Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Jabi Palacios Velez (Konjutibitis Estudioak).
  • Ekoizpen musikala: Jabi Palacios Velez eta Eriz Perez Egiluz.
  • Batería: Merkel Gonzalez Cantero
  • Baxua: Joseba Urruela San Roman.
  • Gitarra elektrikoa: Juanjo Sanchez Tejada.
  • Gitarra akustikoa: Eriz Perez Egiluz.
  • Teklatuak: Rafa Lambarri Ares.
  • Trikitixa: Iñaki Plaza Murga.
  • Panderoa: Izaro Otaegi Tapia.
  • Txistuak: Eunate Arbizu Munioitz eta Gaizka Molinuevo Olabarria.
  • Bibolinak: Aitziber Zubiaur Soto eta Nadia Paz Puertas.
  • Ahotsak: Aitziber Zubiaur Soto, Irati Mendiguren Cosgaya, Izaro Otaegi Tapia eta Nadia Paz Puertas.
  • Korista bereziak: Elene Otaegi Perez, Haitz Quincoces Mendiguren, Ilune Urruela Paz, Oihan Urruela Paz, Sua Quincoces Mendiguren eta Xanet Otaegi Perez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!