Hirigunea hartu du gaur Itzuliak. Taldeen autobusek hainbat kale okupatu dituzte eta zaleek zein taldeek Foru Plaza. Han egin dute txirrindulari guztien aurkezpena txalo zaparraden artean. Izan ere, eskualdeko lagun ugari eta Urduñako ikastetxeetako gazteak ere bertaratu dira.
Hedabide pilok jarraitu dute ekimena eta etapa hasiera baino lehen zinta moztu dute. Agintari politikoak ez ezik, SC Orduñesa kluba sortu zuten bi urduñar (Miguel Angel De Miguel eta Andres Mendieta) ere aritu dira artazia eskuan.