Urduñako gaurkotasun instituzionala ekarriko dugu azalera datorren astean, Uxue Mendibilekin. Kultura, Euskara, Hezkuntza, Kirolak eta Gazteria arloetako zinegotzia da bera, eta Otxomaioen atarian bertaratuko da podcastera. Hala ere, jaiez harago beste hainbat gai ere jorratuko ditugu berarekin, udal aurrekontuak edota Udalak dituen beste proiektu batzuk tartean.
Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Igande honetan (apirilak 27) itxiko da horretarako tartea, 23:00etan.