CD Orduñak Bizkaiko Kopa irabazi du berriz

Erredakzioa 2025eko apirilaren 27a

None
None
None
None
None

Urduñarrek Bizkaiko Kopako azken partidara arte itxaron behar izan dute garaikurra altxatzeko, lehen sailkatua zenaren etxean nagusitasunez irabazita.

CD Orduñako emakumezkoek berriro lortu dute Bizkaiko Kopako onenak izatea. Herrialdeko bigarren mailako torneoa eskuratzea, ordea, ez da erraza izan. 

Hain zuzen, gaur 16:00etan jokatu dute azken partida Bizkeneskak klubaren kontra. Bi taldeak 19 punturekin berdinduta zeuden eta atzean Murgia zegoen, hirugarren, puntu bat gutxiagorekin. Hortaz, Kopako azken jardunaldian dena zen posible.

Printzipioz, Bizkeneskakeko jokalariek zuten abantaila, etxean jokatu baitute, baina urduñarrek ez diete inolako aukerarik eman pilota jokoan jarri dutenean.

28. minutuan egin du lehen gola Paula Zarate Lopezek. 48. minutura heldu arte aiaraldearrek ez dute bigarrena gehitu, Naroa Herrera Hernandori esker, baina handik gutxira heldu da hirugarrena Naia Bergado Ruanoren eskutik, 67. minutuan. Laugarrena eta azkena 81. minutuan izan da, Naroa Herrera Hernandok sinatuta.

Ez da lehen aldia CD Orduñako emakumezkoek Bizkaiko Kopa irabazten dutela. Izan ere, 2016an ere txapeldunak izan ziren.

Argazkiak: Bizkaiko Futbol Federazioa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide