Hainbat elkarte eta eragilek babestu dute 'Gora Otxomaio euskaldun!' ekimena. Agerraldia egin zuten horretarako atzo eguerdian Urduñako Foru plazan.
Honako eragile eta elkarte hauetako kideek hartu zuten parte bertan, besteak beste:
- Mugalde
- Urduñako Gazte Asanblada
- Erauntsi dantza taldea
- Urduñako Herri Eskola
- Txarlazo Boulder
- Urduñako EAJ
- Urduñako EH Bildu
- Txosnagunea
- Jai Alai pilota elkartea
'Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak' dinamikaren barruan kokatzen da Urduñakoa. Iaz egin zen ekimena lehenbiziko aldiz, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak sustatuta. Modu horretan, jaietan hizkuntza eskubideak bermatzeko hainbat irizpide adostu eta aplikatu zituzten hainbat Udalek. Aurten, aldiz, eragile eta herritarren atxikimendua ere bilatu dute. Horretarako, atzokoa bezalako agerraldi eta talde-argazkiak egingo dituzte beste herrietako jaietan ere.
Egitasmoaren nondik norakoen inguruan luze eta zabal hitz egiteko aukera izan genuen Azalera podcastean, Kontseiluko kidea den Christian Alemanyrekin: