Urduñak beste film baten grabaketa hartuko du maiatzean eta ekainean. Kasu honetan El niño izango da pelikula. Istorioa Fernando Aranbururen eleberrian dago oinarrituta eta liburuak, aldi berean, Ortuellan 53 lagunen (gehienak umeak) heriotza eragin zuen gas istripua dauka ardatz.
Agertuko diren pertsonen castinga Alondegian egingo dute gaur. Goizean 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko dute eta arratsaldean 16:30ean abiatuko dute lana 19:30ean bukatzeko. Lau urtetik gorako antzezleen bila arituko dira.
Berez, Mariano Barroso da zuzendaria eta Karra Elejaldek eta Belen Cuestak ere lan egingo dute ekoizpenean. Printzipioz, ostegunean bertan Ugaon grabatuko dituzte pasarte batzuk.