"Beti saiatzen gara lasai egoten, lehen deialdian oso gutxi ginen eta parte hartzaile kopurua handitzen joan da"

Erredakzioa 2025ko mai. 7a, 23:33

Elkarretaratzeak egin dituzte beste urte batzuetan ere. / M. H.

MIREIA HERNANDEZ (Urduña) hirian egingo duten zezenketaren kontrako deitzaileetako bat da eta elkarretaratzea antolatzeko arrazoiak azaldu ditu. Aiaraldea Komunikabidea Ivan Abasolo toreatzailearekin ere jarri da harremanetan bere ikuspuntua jasotzeko, baina zentratuta dago biharko erronkan eta ezin izan du erantzun.

Maiatzaren 8an elkarretaratzea deitu duzue Urduñan egingo den zezenketaren kontra, zergatik? Zein da zuen aldarrikapena? 

Animalien kontrako tratu txarren alde ez gaudelako kontzentrazio hau deitzea erabaki dugu. Oraingo honetan, badakigu Udalak ekitaldi grotesko honen zati bat diruz lagundu duela eta ez zaigu etikoa iruditzen edozein alderdi politikok, edozein izanda ere, gure kutxako dirua animalien tratu txarrak laguntzeko erabiltzea. 

Zer nolako harrera izan du deialdiak?

Deialdiak interesa pizten du, nahiz eta bertaratzeko garaian, gure iritzia partekatzen dugunok baino gutxiago bertaratu ginen, bai herri txikia delako eta euren pertsona edo negozioaren aurkako errepresalien beldur direlako, eta hori ere ez zaigu etikoa iruditzen, gure jarrera adierazteko erabateko askatasuna izan beharko genukeelako eraso pertsonalen beldurrik gabe, jada jaso ditugunak bezala. 

Ez da lehen aldia horrelako mobilizazioa antolatzen duzuela, zein izan da zuen esperientzia aurreko elkarretaratzeetan?

Dakizuenez, aurreko aldietan gure esperientzia kontatu dizuegu eta berdin jarraitzen du. Urduritasun eta tentsio handiko uneak dira, ez baitakigu nola hartuko gaituzten. Iraindu, mehatxatu eta errieta egiten digute.

Beti saiatzen gara lasai egoten eta esan behar dugu lehen deialdian oso gutxi ginela eta parte hartzaile kopurua handitzen joan dela, pozten gaitu eta itxaropen handia ematen digunak. 

Urduñako taldeak kanpoko taldeekin harremana dauka?

Jakina, gure alde egiten duten eta laguntzen ditugun animalien eskubideen aldeko hainbat elkarterekin harremanetan gaude, hala nola, Veganas Unidas, Libertad Animal Navarra, Durangaldea Antiespecista eta beste hainbatekin. Elkarrekin familia handi bat osatzen dugu eta elkar babesten dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide