Pilotazaleentzako txapelketa berria antolatu dute Urduñan

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko maiatzaren 21a

Ekainaren 13tik 15era egingo dute txapelketa, Urduñako pilotalekuko frontoi txikian. / Aiaraldea.eus

I. Fronoti Txiki "Kaiola" Txapelketa antolatu dute Urduñan, pilota goxuarekin jokatuko den afizionatuentzako norgehiagoka indibiduala. Ekainaren 13tik 15era luzatuko da txapelketa eta izen ematea zabalik dago honezkero.

Hitzordu berria dute eskualdeko pilotazaleek. Urduñako Jai-Alai Pilotazale Elkarteak I. Fronoti Txiki "Kaiola" Txapelketa antolatu du ekainaren 12, 14 eta 15erako. Pilota eskolako haurrek ikasturtea maiatzean bukatuko dutela probestuta, udako sasoiari heltzeko ekitaldia prestatu dute, Aiaraldean geroz eta indar gehiago hartzen ari diren pilota goxuarekin jokatutako afizionatu mailako txapelketen olatura batuz. "Publiko horri zuzendutako eskaintza berria prestatu nahi izan dugu", azaldu dio Jai-Alai Pilotazale Elkarteko Karrak Aiaraldea Komunikabideari

Ez dira hutsetik abiatu Urduñako Pilotazale elkarteko kideak. Duela hamar urte Tertangako pilotalekuan ospatzen zuten txapelketaren lekukoa hartu nahi dute egitasmo berri honekin. Aukera desberdinak baloratu ostean txapelketa Urduñako pilotalekuko frontoi txikira eramatera "ausartu" dira, datozen urteetan ere egitasmoa errepikatzeko asmoarekin.

Frontoi txikiko txapelketak partida "bizi eta estuak" ziurtatuko ditu. "Neurriak askoz motzagoak dira frontoi txikian, eta askoz azkarrago jokatu beharra dago. Tantoak egiteko zailtasuna handiagoa da", adierazi dute antolatzaileek.

Izen emateko epea zabalik

Federatu gabeko pilotarientzako txapelketa indibiduala da honakoa, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera. Bi kategoria prestatu dituzte; lehenengo eta bigarren maila, eta inskripzio bakoitzak 10 euroko prezioa izango du. Interesa duen orok 688650172 (Karra) telefonoan eman dezake izena. Ekainaren 8ra arte egongo da txapelketara batzeko aukera.

Antolatzaileek txapelketako sariak zeintzuk izango diren aurreratu dute ere. Maila bakoitzeko lehenengo sailkatuek txapela eta txakolin lotea jasoko dute, bigarrenek, aldiz, gazta eta txakolin botila.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide