Juan de Garairen monumentua aurkeztu dute gaur, izen bereko satelitea espaziora bidali dutela baliatuta

Aitor Aspuru Saez 2025ko eka. 6a, 15:10

Gaur anbulatorio aurrean Juan de Garai urduñarraren omenezko monumentua inauguratu dute.

Gaur goizean Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak, Tomás Hernanik eta Aitor Condek, Satlantisko CEOak eta CTOak, Iker Santocildes Urduñako alkateak eta Maria Jesús Pozas Pozas Historian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle seniorrak anbulatorio aurren batu dira Juan de Garairen omenezko monumentua aurkezteko.

Juan de Garaik Ameriketako kolonizazioan garrantzi handia izan zuen militar, konkistatzaile eta esploratzaile gisa -Buenos Aires hiriburu argentinarraren bigarren fundazioa egin zuen, lehenengoak kale egin ondoren- eta bere abenturazaletasuna omendu nahi izan dute monumentua jarrita.

Halaber, Maria Jesus Pozas Pozasek azpimarratu eta aldarrikatu du Juan de Garai urduñarra zela eta ez Losakoa. Irakasleak goraipatu du beti izan zela fidela Espainiako Korora, bere balio kristau eta zorrotzak, mestizajearen aldekoa zela -emakume indigena batekin semea izan eta aitortu zuen- eta gogoratu du bere abentura guztiak ez zituela egin bere mesederako. Izan ere, 1583. urtean Santa Fen indigenek hil ondoren -bera eta berarekin zeuden dozena bat soldadu-, txirotasunean geratu zen bere familia.

Satelitea

Satlantis enpresak ere parte hartzea izan du ekimenean, eurekin koordinatu baitute omenaldia. Izan ere, konpainiak Juan de Garai izeneko satelitea bidali du espaziora aurten eta, besteak beste, aldaketa klimatikoan eragiten duten elementuen kontrolerako baliatzen dute.

Satlantiseko buruek aipatu dute euren asmoa, Juan de Garai bezala, esplorazioa eta munduaren ezagutza zabaltzea dela.

Argentinatik agurrak

Iker Santocildes alkateak, bere hitzartzea egin ez ezik, Pablo Bereciartua Buenos Aireseko Garraio Ministroaren hitzak ere irakurri ditu. Bere familiaren erroak Azpeitian duen politikariak goraipatu du Juan de Garairen garrantzia hiriburaren historian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide