Urduñako Udalak oharra zabaldu du jakinarazteko neurriak hartzen ari direla, azken hiru hilbateetan 24 lapurreta gertatu eta gero hiriko ibilgailuetan.
Tokiko erakundea Ertzaintzarekin ari da elkarlanean eta poliziak presentzia areagotu du aparkalekuetan. Prebentziozko ikuskapenak ere egiten ari direla aipatu dute, gertakariak ekiditeko.
Horrez gain, Udala segurtasuna hobetzeko segurtasun-sistema gehigarriak ezartzea aztertzen ari da, horrelako egoerei aurre egiteko.
Tokiko erakundeak, bide batez, barkamena eskatu nahi izan die kaltetuak izan diren urduñarrei eta ezinegona sentitzen dutenei. Aldi berean, konpromisoa adierazi du udalerriko aparkaleku guztiak seguruak izan daitezen.